Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Deika ari natzaizu

 

Maitea

gerizpetik

oinazetik

maitea

deika ari natzaizu

oroimenaren putzu itogarritik

balio didan itxaroten dizun deus gabe.

Deika ari natzaizu

maitea

patuari nola

ametsari nola

bakeari

deika ari natzaizu

ahotsaz

gorputzaz

biziaz

daukadan guztiaz

eta ez dudanaz

etsipenez

egarriz

malkoz

zu airea bazina lez

eta ni itotzear

zu argia bazina lez

eta ni hiltzear.

Gau itsu batetik

ahanzturetatik

ordu itxietatik

bakartasunean

ez malkorik ez amodiorik

deika ari natzaizu

heriotzari nola

maitea

heriotzari nola.

(1957)

 

Te estoy llamando

Amor / desde la sombra / desde el dolor / amor / te estoy llamando / desde el pozo asfixiante del recuerdo / sin nada que me sirva ni te espere. / Te estoy llamando / amor / como al destino / como al sueño / a la paz / te estoy llamando / con la voz / con el cuerpo / con la vida / con todo lo que tengo / y que no tengo / con desesperación / con sed / con llanto / como si fueras aire / y yo me ahogara / como si fueras luz / y me muriera. / Desde una noche ciega / desde olvido / desde horas cerradas / en lo solo / sin lágrimas ni amor / te estoy llamando / como a la muerte / amor / como a la muerte.