Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

 

Nire eskuek

esku kuttun hauek

dagoeneko ez dakite

zeri heldu.

 

Iritsi uste nuen.

Izan.

Hori zela dena esan nuen.

Eta bada.

 

Baina

zerbait ahantzia nuen

edo uko egin nion

patxadaz

horri.

 

Eta orain

galdera da

nire gau hutsetan ez ote dudan

izarra desiratuko.

(1940)

 

Mis manos / estas manos queridas / ya no saben / a qué cosa aferrarse. // Creía haber llegado. / Ser. / Dije que eso era todo. / Y lo es. // Pero / había olvidado algo / o renunciado / tranquilamente / a ello. // Y ahora / me pregunto / si en mis noches vacías / no anhelaré la estrella.