Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Ez zenion begiratu

 

Egia da ulertzen duzula

edo hori duzu jolas

jabetu

ikusi

jakin

edo egiaz ikus dezakezu nire begiez

eta nire begiez ikusten baduzu

nola ez duzu dena ikusten

ez duzu segitzen hondoraino

ez zoaz amaieraraino

hutsa ukitzeraino

eta nire begiez ikusten baduzu

eta hain ongi ulertzen

nola ez zenuen haietan ikusi

nola nola ez ikusi

ez zenion begiratu

animalia txiki bat aire eskean

sutan

itotzear

hiltzear.

 

No miraste

Es verdad que entendés / o ése es tu juego / comprender / ver / saber / o de verdad podés ver con mis ojos / y si ves con mis ojos / cómo no lo ves todo / no seguís hasta el fondo / no llegás hasta el fin / hasta tocar la nada / y si ves con mis ojos / y si tanto entendés / cómo no viste en ellos / cómo cómo no viste / no miraste / un pequeño animal que pedía aire / que ardía / se asfixiaba / se moría.