Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

 

Baldin eta denborarik balego, denbora

itsaso izan liteke

eta egunak, olatu.

Baldin eta jainkorik balego, baldin balego,

jainkoa itsaso izan liteke

eta bere keinuak, olatu.

Baldin balego, baldin baneza,

oraindik negar egin baneza,

negar eginen nioke denborari, jainkoari

eta beste hainbeste hildakori.

(1943)

 

Si hubiera tiempo, el tiempo / podría ser un mar / y los días, las olas. / Si hubiera dios, si hubiera, / dios podría ser un mar / y sus gestos, las olas. / Si hubiera, si pudiera, / si aún pudiera llorar, / lloraría al tiempo, a dios / y a tantos otros muertos.