Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Nor dira

 

Alma, Azul, Poema, Numen

 

Nor dira nor dira

nire bizitzan sartuak

samurtasuna inposatuz

ni bezain espektro

iragankor eta huts

udazken orok usteltzen dituen hostoen pareko

eta memoriarik ez uzten.

Nor dira nor dira.

Hauek dira eta ez beste

lehengo geroko batzuk

heriotzaren fruitu dira

konponbiderik gabe okerrik gabe

ezin barkatzeko moduan

lehenago edo geroago

hilak

hain laburki epel adoretzen eta zut

eta maitatzen zergatik ez

inoiz deituak izan gabe

izurik gabe maitatzen

beste arima beste gorputza

beste bizi iheskorra.

Nor dira nor dira.

Zer gorpu saldo zapaltzen duten zorurako

zer lur lurraren artean bihar

eta gaur nigan

zer mamu lurtar nire amodioa behartzen.

(1953)

 

Quiénes son

Quiénes son quiénes son / metidos en mi vida / imponiendo ternura / espectros como yo / momentáneos y vanos / iguales a las hojas que pudre cada otoño / y no dejan memoria. / Quiénes son quiénes son. / Son éstos y no otros / de antes de después / frutos de muerte son / sin remedio sin falta / irremisiblemente / antes o después / muertos / tan fugazmente cálidos alentando y erguidos / y amando por qué no / sin conjugarse nunca / amando sin pavor / la otra alma el otro cuerpo / la otra efímera vida. / Quiénes son quiénes son. / Qué camada de muertos para el suelo que pisan / qué tierra entre la tierra mañana / y hoy en mí / qué fantasmas de tierra obligando mi amor.