Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Poeta bati

 

Ruben gaixoa sinestun

gauza horietan guztietan

loria sexua poesia

batzuetan Amerika

eta gero hil zinen

eta hor zaude hilda

hilda.

Ruben gaixo gaixoa

mitoz inguratu zinen

beltxargez Parisez eta Greziez

ardurez eta zorrez

lagun lotsagabez.

Iruzur egin zizuten ipuina

kontatu lapurtu zizuten

lapurtu zizuten Ruben

—zu bai tontoa—

edo bestela ordaindu ez

nahiz eta lantzean zuk

xahutu zure pesoak

ume baten mozkorraldiaz.

Eta zozokeriak idatzi zenituen

enkarguz jostetaz

baita konpromisoz ere.

Zu bai tontoa

Rosariorekin ezkontzea ere

presidenteekin ibiltzea

snobekin elkartzea

edozein azerirekin galtzea.

Ezin zuri begirunea izan

ezta ikusi ere

nondik sortzen zitzaizkizun

zure bertsoak zure hitzak

zure lirismo izugarria

zure kantua zure itzelezko

edertasuna zure poesia.

Ez dakit Ruben ez dakit

ez dakit baina ernetzen zen

—erritmoa abestia ekaitza

ibai otzan odol

gozo iluna dariola—.

Ez dakit. Akaso bihotz

gaixo erauzi hartatik

—hala diote—

edo garun gaixo hartatik

ondoren lehiatu zutena

—hala diote—

errebolberra eskuetan.

Ez dakit ez dakit Ruben

ez dakit baina bai eder

batzuetan zure poesia

zer handi zer ausart

edo zer sakon zer gizatiar

batzuetan zure poesia.

Auskalo. Beharbada

zuk ere ez zenekien.

(Habana, 1966)

 

A un poeta

Pobre Rubén creíste / en todas esas cosas / gloria sexo poesía / a veces en América / y después te moriste / y ahí estas muerto / muerto. / Pobre pobre Rubén / te rodeaste de mitos / de cisnes de Parises y de Grecias / de cargos y de deudas / de amigos sinvergüenzas. / Te engañaron te hicieron / el cuento te robaron / te robaron Rubén / -mira que fuiste tonto- / o bien no te pagaban / aunque a veces tú mismo / derrochaste tus pesos / con la embriaguez de un niño- / Y escribiste bobadas / por encargo por juego / y hasta por compromiso. / Mira que fuiste tonto / casarte con Rosario / andar con presidentes / alternar con snobs / caer con cualquier pícaro. / No puedo respetarte / y ni siquiera ver / de dónde te brotaban / tus versos tus palabras / tu tremendo lirismo / tu canto tu increíble / belleza tu poesía. / No sé Ruebén no sé / no sé pero brotaba / -ritmo canción tormenta / río apacible sangre / dulce oscura que mana-. / No sé. Acaso del pobre / corazón arrancado / -eso dicen- / o del pobre cerebro / que después disputaron / -eso dicen- / a punta de revólver. / No sé no sé Rubén / no sé pero qué hermosa / a veces tu poesía / qué grande qué valiente / o qué honda qué humana / a veces tu poesía. / Vaya a saber. Tal vez / tú mismo no supieras.