Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Apopilo bat

 

Ez zara nirea

ez zaude

nire bizian

nire alboan

ez duzu nire mahaian jaten

ez barre ez kantu

ez zara niretzat bizi.

Inorenak gara

zu

eta ni neu

eta nire etxea.

Arrotz bat zara

apopilo bat

ez duena bilatzen ez nahi

ohe bat besterik

batzuetan.

Zer egin dezaket

ohea utzi.

Baina ni bakarrik bizi naiz.

(1960ko apirilak 30)

 

Un huésped

No sos mío / no estás / en mi vida / a mi lado / no comés en mi mesa / ni reís ni cantás / ni vivís para mí. / Somos ajenos / tú / y yo misma / y mi casa. / Sos un extraño / un huésped / que no busca no quiere / más que una cama / a veces. / Qué puedo hacer / cedértela. / Pero yo vivo sola.