Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
62 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Esateko baino ez

 

Zer sasiren kume

zer basapiztia

nola esan bestela

nola

zer hatz akusatzaile da nahikoa

zer anatema

zer lantu

zer hitz ez dena laido

litzateke baleko

ez haiek hunkitzeko

ez konbentzitzeko

ez geldiarazteko.

Esateko baino ez.

(1970)

 

Sólo para decirlo

Qué hijos de una tal por cual / qué bestias / cómo decirlo de otro modo / cómo / qué dedo acusador es suficiente / qué anatema / qué llanto / qué palabra que no sea un insulto / serviría / no para conmoverlos / ni para convencerlos / ni para detenerlos. / Sólo para decirlo.