Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

IN MEMORIAM

 

 

Eskelak heriotzari zentzua

eman nahi lioketen txanelak dira

paperezko itsaso mortuan.

 

Erreza izan zen zu maitatzea,

ezinezkoa ordea zu ahaztea.

 

Egoskorra zinenik

ez dute aipatuko,

ahanztura da, soilik,

delitu nagusia.

 

Haren aurkako arao sortak

errepikatua izan behar du

funtzionatuko badu:

 

Gogorra da onartzea

gehiago ez zaitugula ikusiko,

baina bizi garen artean,

ez zaitugu ahaztuko.

 

Zenbat dirau, baina, hautsaren oroimenak?

Bi? Sei? Zortzi? Egun? Aste? Urte?

Biziko naiz? Ez naiz biziko?

Jakin-minean bizi izan denak

ez du halako txorakeriarik gomutan

arnas etenaren ilunabarretan.

 

Ahaztu hildakoak berehala:

oraina bizitzen

ez dizu uzten

haien oroimenak.

Beste mundutik ere

aginduak emanen dizkizute!

 

Entrega zaitez heriotzari:

izan besterik gabe

deseginak izanen garela

onartzeko handitasuna!

 

Jaio, bizi, hil...

Lilura xumeagorik!