Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
DIALEKTIKA
Dena sinbolikoa baldin bada,
bolo-bolo hizketan
aritzen bagara etengabe
zer geratzen da bizitzaz,
bere funtsaz zer?
Zergatik farmaziak berde,
semaforoak gorri,
ezkontzak zuriz
eta hiletak beltzez?
Politikoak gorbataz,
gorbataz enpresarioak,
eta hauen eta denen
emazteak takoiekin?
Nork eros ditzake
belaunean tarratada
daramaten galtzak
—berriak baino garestiago—
pobreziatik urrun
—eta jaustetik salbu—
dagoenak ez bada?
Pilaketa ekonomiko hutsari
Garapen deitzen bazaio
—auto garestia froga bakar—,
zerbait gaizki egingo zenuen
50ekin soldata on bat
ez daukazunean.
Sostengarria bizio garbiak
edukitzea bada,
elkartasuna Afrikako lastoa
adreiluz ordezkatzea,
eta demokrazian bizitzea
inposizioak onartzea,
zer geratzen da bizitzaz,
bere funtsaz zer?
Zelako leizea
sinboliko diren plazerei
eta pasio kartsuei
eskainitako denboran!
Alaitasun basatiaren
eta inguruari jositako
barre kontrolatuen artean!
Besteen begiradak
azterketa zaizkigunean,
desfile sozialerako
atonduz goizero,
gure hizkuntza
etiketa guztiei
emandako erantzun hutsa
bilakatu denean,
urtaroak iraungiz
ezer berezia
egiteko beldurrez,
zer geratzen da bizitzaz,
bere funtsaz zer?