Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
BIDAIAREN ONDAREA
Geure buruari amaigabe
kontatzen diogun
ipuin baten hitz-sorta
baino ez da
gure ondare guztia,
eta besteek esandakoarekin
osatzen ditugu atalak,
bizitzari zentzua
emango dion arao baten bila,
eta azken arnasaren
atarian ere
ingurukoak behartzen ditugu
jarraitzera, aurki gaitzaten
ahots multiplikatuetan,
edozer hobe
isiltasuna onartzea baino,
ozpin zaigu haren ezereza,
minsor eta antzu,
baina arrakasta duen ipuina
bakarra da,
isil ezinezko eztanda:
Bizitza isiltasun batetik
beste isiltasun batera doan
ufada bat baino ez dela,
gerra eta bakea
bereizten ez dituen
erosta trumoitsua.
Isiltasun amniotikoan egonak,
datorkigun mutualdirako
hitzez elikatu diren
ubarroiak, gu,
beti ur azala
bai ukitu,
ez ukitu,
paisaia ainubeak
argituko dituzten
hitzen esklabo.