Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
LABORATEGI ANIMIKOA
Horra heriotza:
ebakuntza mahaian,
azterketa-gai bilakatua
probeta baten barruan,
lupatik mikroskopiora,
mikroskopiotik arimara,
ezin diote barrunberik ikusi
erlijioentzat mehatxu nagusi
—manipulazio sistema goretsi—
bilakatu denari.
Begira musulmanak,
kristauak, metodistak
edo protestanteak
esperimentu ezberdinak egiten,
zein baino zein
paradisu bikainagoak eskaintzen,
honetara edo hartara
jendea erakarri nahian,
begira nola artaldeak
osatzen dituzten, jendea ergeltzen,
ergelak ezjakin bilakatzen,
eta ezjakinak zalantzatien borrero.
Asmatzen dituzte ipuinak,
kontakizunak,
zentzu itxura nahi luketen atalak,
baina heriotzak ihes egiten du
beti hatzen artetik.
Bost segundo aski,
ospitaleko gelan izan da;
istant bat,
eta kamioi azpira joan den
autoan izan da.
Heriotza ez da aingira bat,
ez da mirotza,
bila datorkizuna,
unerik bereziena baizik,
bizitza bere osotasunean
maite baduzu
hura ere maita dezazun
eskatzen dizuna.