Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
AMA, ATTE
Umetan zer nuen sentitzen
gero dator gogora.
Bularraren espazioan
haize bila balebil
amiltzen da ulermen eske.
Ia mutu izan nintzena
sei urtera bitarte,
harriduraz begira
iritsi behar ez nuen
leku hartara:
Sukalde zahar bat,
eta bonbilla horikaran
azal zuhaileko ogi tristea.
Berriro hemen!
pentsatu nuen
formarik gabeko
hizkuntza batean.
Luzea egin behar zait!
Hitz egiteko nagitasuna
defentsa bakar,
jakitun hitzak direla
konbentzioaren oinarri,
dogmak, etsipen eta uste
eztarrian behera,
eta garunera gero betiko.
Zientzia ere ez neukan alde:
Barkaezina da 20 urterekin hiltzea.
Hemen akats bat dago!
kexatu nintzaion medikuari,
baina zientziari zor hura ere:
Ez iraindu
bizi-hatsa eman dizunaren
borondaterik!
Igaroak nituen mendeak
eta gerla-aroak
giza-ikararen geografiak,
eginak ordurako
egin ezin direnak,
etorkizunean berunezko kateak
zain neuzkala jakiteraino.
Arintasuna izan dut jomuga,
eta errurik gabe
gozatzeko ahalmena
nire ondare.
Heziketa oneko basati izanez
eraman bailiteke
habeak minaren harroinetan
paraturik dauzkan
bizitza honen zama.