Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
DIASPORA
Distira hartatik, itzal hau.
Eguzki izpi batzuengatik
bizitza osoa lanean
—pisu hura kostan,
handiuste pobretuen urbanizazioan—.
Mundu zatituan
sexu gose asegaitza,
disoziatua.
Pentsatzen hasten naizenean
uzten diot itsasoa ikusteari.
Baina bada une bat
gogor ibilian noalarik
gogoetak desagertzen direna.
Zorion oharkabea.
Nola egin duzun ere ez dakizu.
Berriro itzultzen direnean
konturatzen baitzara
haiek gabe egon zarela,
ondo zeundela aitzintxe.
Zer gertatu zaigu?
Nola kontatu?
Jakingo balute benetan
nolakoa naizen!
Noiz arte ezkutatu?
Ez gara goizero
danborra jotzen zuen indio hura,
bere arimari deika,
gauaz urrun joan balitzaio ere.
Ohitura dugu oroitzea
zer garen besteentzat,
zer esan dezakegun eta nola
erabakia daukan mundura
egokitzeko goizero.
Hitzek pentsatzen gaituzte,
eta ez alderantziz,
gure aurka erabili den botereak
gutaz egin duena errespeta dezagun.
Geure diaspora gara,
iraganera hiltzen,
goizero orainera jaiotzen
ikasi arte.