Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
HEZIKETAREN HISTORIA
Zer egiten dugu
bereziak garela
agertzeko,
eta zer
agertzen zaigu
berez,
berezia dela
susmatu gabe?
Zenbat lan
originalak izaten,
gure originaltasuna
inpunitate guztiarekin
ezabatu dutenean?
Moldakaitz zioen
irakaslearen oharrak
moldean sartu nahi
ez zuenaren libretan.
Ezin izan
izan nahi genuen gisako,
ba ote ezintasun
larriagorik?
Negarra aurrena,
txupetea hurrena,
debekatu ziguten
eskuekin jatea
eta jolas egitea,
gure barnean udaberria
ernamuinetan zenean.
Zenbat lan, orain
gizarteak berezitzat
daukanaren bila,
eta zein urrun
geure berezkotasunetik,
denen mesederako
antzutu ziguten
nortasunetik.