Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
TXANPONAREN ALDEAK
Zein dontsua den
amodioaren saminaz idaztea
maitea ondoko gelan
nobela bat irakurtzen
daukazunean.
Zein sentikor kazetaria
etorkin ito berrien harira
—67 ume tartean—
Jarraituko dugu gure
afari festa honekin halere!
idatzita afaltzera
esertzen denean
—hark sukaldean du maitea—.
Gosetiak ditugu mintzagai
bigarren platera ekarri bitartean.
Turismo masifikatua
hondartza mukuruetatik itzuleran.
Ahantzi dugu Kutxazaineko lotia
etxeko atea ireki orduko.
Errukitsu baikara, hara salbamena,
ondasunik arriskatu gabe.
Ez garen hura ulerkor zaigu,
haren lekuan bageundeke
gogaikarri litzaigukeena.
Hurkoaren arazorik ez dugunean
elkartasun oparoa dugu opari.
Kausa on guztiak urrun,
hurbil zaizkigunean, uzkur:
Nork nahi lituzke zortzi,
8! etorkin beltz bizilagun?
Astindurik ez, ordea,
gure kirio izoztuen sinapsietan,
jabetza ekonomikoaren onurak!
Eta rimmel-hitzak eskura
gure irudiaren apaintzaile.
Iritziak emateko larderia
munduari inposatu diogun
kondena nagusia.
Injustiziaren alde onean
erori denaren zorteaz
gozatzen dugun bitartean.