Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
DIPTIKOA
Begirada bat soilik izan liteke
amodioaren habe nagusi,
ustezko edo benazko
desanparo aldietan sostengu.
Begirada batek lotu zaitzake
hezurrek errefusatzen dituzten
paraje heze hauetara,
begirada batek bildu
—hain topikoa dena—
iragana, oraina eta
geroaz gera daitekeena.
Begirada batekin moztea zailagoa da,
gorputz batekin baino.
Gorputza amodioaren probaleku,
gogortasunaren hartzaile den
haragi samurra
bat egiten
hauskortasun perfektuan
unibertsoak hautatu bailituen,
entseatu gabe ere berez
estekatzen diren giharrak,
gogoangarri diren orgasmoak
errepikapenean higatzen hasi arte,
estasia azalez azal
bidaiatu nahian,
dardararen berpizkundea bilatuz
gero eta urrunago.
Gorputzetik pertsonara
jauzi egitea zailagoa da
beste gorputz bat bilatzea baino.