Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
PRENTSA-OHARRA
Galdetzen badidazu
etsairik ba ote dudan,
nik esango dizut ezetz.
Harrituko zara, noski.
Ezagunak dituzu
piztu ditudan polemikak,
erantzun mingotsak,
eraso pertsonalak.
Ibili zara interneten begira,
zenbat irain eta zantarkeria!
Badakit, ez nauzu internet gehiago
ez begiratzea erabaki zuen
ego atrofiatuaren jabe.
Halere, nik, etsairik ez dut.
Eta ez da Buda bihurtu naizelako
yoga eginez baraurik emandako
asteburu luze batean.
Etsaigoaren nire zatiari
uko egin diodalako baizik.
Bi ez dira etsaitzen
batek nahi ez badu.
Eta goibeltzen du
gorrotatzailearen grina,
bizigarri zitzaiona.
Zeinen tristea
alde bakarreko gorrotoa!
Alde bakarreko amodioa
baino gehiago,
honetan ilusioa baitago bederen,
hartan, aldiz, etsipena.
Nahi eta ezina.
Zein kamutsa bestearengan
erantzunik ere
sutzen ez duen gorrotoa!
Galdetzen badidazu
argi esango dizut behingoz:
Etsairik ez izatea
erabaki dudala,
etsaitzat naukatenen
ardurarik nire gain
ez hartzea.