Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
SELFIE
Zer jakin nahi dut nitaz? Dena?
Ala bizitza gehiegi
eskastuko ez didan
informazio galbahe bat aski?
Nori eskatuko diot
nitaz mintzatzeko?
Zein puntutaraino,
nire ispilua su goritan ipini
eta milaka kristal txintxarretan
apurtzen hasi bitartean?
Eta nola osatuko naiz berriro?
Koordenada berrien esnetan
ala ziurtasunaren
izur zaharretan?
Mosaiko bihurtuko naiz,
ala erdeinatuko dut osagarri oro,
kanpo-begirada esklabista hori,
ispilurik gabe bizitzen
hasi zen Gandhi haren gisan?
Eguzkia sartaldera bidean,
olibondo bat, soroaren bakardadean,
agian 1.000 urte dauzkana,
zainak lako zuztarrekin
lur idorra oratuz,
zikoina bi eliz dorrean.
Eta ni, dagoeneko
trenean ez dagoena.
Geltoki zahar honetan
jaitsi naiz.
Bata badoa —eguzkia—,
besteak badatoz —zikoina kumeak—;
guztiari soraio begira
olibondoa eta ni,
bere curriculum ahantziari
argazkia atera diodan unean.