Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

USTEL-EGIAK

 

 

Ikasi genuena eta dakiguna

ez dira gauza bera;

bata oroimenean gorde da,

barne-muinean bestea.

 

Dakusaguna ez da

ikusten duguna;

begiratzen erakutsi digutenek

itsu egin gaituzte

interes ezarrien kulturan.

 

Esaten zaigun oro

ez dugu entzuten;

miretsi dugunaren hitzetan

adina jakinduria egon liteke

baztertu dugun

mozkorraren marmarrean.

 

Kantua da eskala kromatikora

hurbiltzen den txori-hotsa,

ulua otsoen

intziri monokordea,

ontzaren auhen gautarra.

 

Uste duguna ez da, maiz,

pentsatzen utzi digutena baino;

sentitzen duguna, tamalez,

sentitzeko esan zigutena.

 

Ikusteko prestatu duten hura

bakarrik ikusiko du gogoak,

baina dena lehen aldiz bezala

ikusiko du orotara ireki denak.