Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

FINITU ZAIZU

 

 

Eta ospatuko ditugu, nola ez,

bizitzako garaipen txikiak,

nire liburu berriarengatik

bidali didaten

1.500 euroko txekea,

EGAko idazlanean

atera duzun Bikaina,

baretu zaizula eztula,

gauetan metraileta bat bezala

jaurtitzen zenuena.

 

Coto botila bat, mesedez.

¿Está bien así?

Ummm, oso ona!

¿Compartirán la comida?

 

Ospatuko dugu

25 urteko kartzelalditik

nahiko sano atera zarela,

hemen kanpoan inork

ez daukan irribarre batekin.

Ospatuko dugu gure pobrezia,

euriaren hotsak

ematen dizun baretasuna

ohean entzunda.

 

Eta ospatuko dugu baita ere

herri honek politikan

daukan noraeza,

ea shock bat ematen dioten

behingoz esnaraziko duena.

Hauek dira

iraultza berriaren hitzak:

Esnatu ala hil!

 

Baina batez ere

eguraldia epeltzen hasi dela

ospatuko dugu,

lorez bete direla zelaiak,

eta gu eskutik helduta goazela

kaleetan barrena,

zoriontsu izateko behar den guztia

bizkarrean hartuta.

Alegia, ezer ez.

 

Ez bada errurik

ezagutzen ez duen

lasaitasun oparo bat,

eta Getariako portuan

oparitu diguten berdela,

gure ondasun guztia.