Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
GONBITEA
Oroitzen dituzu ekainaren zain
egoten ginen urtaroak?
Hostotzetako kolore eztanda hura,
sudur-mintzetatik sartu
eta barne-pleguak
dantzarazten zituen
lurrinaren musika?
Belar izpien azkura masailetan,
zomorro, eltxo eta
otsalizarren artean?
Gogoan etxola hartan
eman genuen gaua,
elurbilduak izoztu zuen
arratseko haizearen
orratzetatik ihes?
Ahaztu dituzu gure jolasak,
ni John Keats nintzela
gaban luze harekin,
eta zu Lou Andreas Salome,
Kontxako ur hotz-minetan
bainatzen ginelarik
iraileko uda berantiarrean?
Zatoz, ahaztu
adin serioaren lotsak,
behialako izuak
eta laidotutako
bihotzaren arrangurak.
Zain daukagu
ekaineko gozotasuna,
belardi batean etzanda
elkar besarkatuz
zelaian behera
bueltaka joateko.
Izango da borda bat
tximinia beroarekin,
eta ezer gehiago,
Lou eta John bakarrik
aurrez aurre.
Berreskuratutako amodioak
dena babesten baitu,
ahulaldiak, promesak, negarrak
eta gure hezur zaharrak.