Urari ostutako poemak
Urari ostutako poemak
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-59-1
azala: Oihana Leunda
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 
Urari ostutako poemak
Pako Aristi, 2014

“Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra”. Gogoetak barreiatuz eta istorioak kontatuz, bidaia samur bat eskaintzen digu Pako Aristik Urari ostutako poemak liburuan;  anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte. Poetak egina dauka hautua: ezer gabe jaio zena ezer gabe joango den promesa.

bideoak:
Don Inorrez (2014-09-30)
Don Inorrez (2014-09-30)
Don Inorrez (2014-09-30)
Sautrela (2014-09-27)
kritikak:
Bizitza bera, Javier Rojo, El Correo, 2014-10-25
«Aurkezten den ikuspuntua ilun samarra da. Subjektu poetikoa (anonimoa, poeta zein fikziozkoa) helduaroan kokatuta dago eta, bizitzaren parterik handiena artxibatuta daukala jakinda, lehenaldira begira dagoenaren ikuspuntua aurkezten du».
Joan-etorriaren menpe, Hasier Rekondo, Berria, 2014-10-26
«Norbaitek argudia dezake poema solteek poema liburua osa dezaketela. Liburu honen kasuan ez da horrela gertatzen. Irakurleak berak arakatu beharko du zergatietan, elkarrizketa idiliko horren atzetik».
Ahaztuta geneuzkanaz, Igor Estankona, Argia, 2014-11-09
«Intelektualizazioak utzi eta bihotza hunkitzen duen poesia filosofikoa da Urari ostutako poemak. Tituluak iradokitzen duen legez, poemak existitzen ziren lehendik. Orain munduaren korronteak ekarri dizkio Pako Aristiri berak transkriba ditzan, esaldiak errepikatuz eta errepikatuz».
Bizitza ez lekua baita, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2014-12-16
«Poesia hitza baita, poetarentzat bizitza, eta honen lekua xerkatzea utopikoa. (Poetarentzat) bizitza ez lekua baita. Bizitza nola, poesia ez lekua da, leku irreala, izaterik ez duen lekua, inon ez dagoen lekua».
Mugarria, Iker Zaldua, Gara, 2015-01-11
«Tonua aldatu du eta poemak lirikoagoak iruditu zaizkit, kontakizunetik urrunduz zenbaitetan. Gustatu zaizkit, asko, zenbait lerro eta nire esku-zorroan eramateko modukoak iruditu zaizkit».