Aurkibidea
Aurkibidea
HILOTZIK BAKARTIENA
Izango naiz berriro enbrioi,
ernamuin arina
haize leunen abaroan,
hartuko dut lekua
izartegiaren sabelean,
behiala, mendeetan zehar,
emakume ugariren
erraietan kokatu
nintzen bezala,
oroimenean baitut ernea
mendez mende izan naizena,
azken hatsa eta arnas lehena,
bir-sortzearen akiduratik
aske
utziko nauena.