Urari ostutako poemak
Urari ostutako poemak
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-59-1
azala: Oihana Leunda
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

AIZKOLARIA

 

Morre dun infarto

un aizkolari vasco

logo dunha rifada aposta,

Galiziaraino ere iritsi zen

zure heriotza tristearen albistea,

—epikarik gabe ordurako—,

egunkariaren bazter batean,

xelebrekeriak biltzen diren lekuan.

 

Jose Maria Mendizabal

faleceu onte ós 63 anos,

eta ez zioen ezer

zahartzaroari zenion ikaraz,

edo oraindik ere gazte

sentitzeko zeneukan trikimailuaz

—enborrak albait azkarren moztea—.

 

Pero non chegou a completar

a proba ó non atoparse ben,

eta ez zioen ezer

indarrak lehenean zirauela

jende aurrean agertzeko

zeneukan beharraz,

lekukoen behar horretaz

—ispilurik gabe ezin bizi zu ere—.

 

E saiu do vehículo,

antes de caer ó solo,

eta ez zioen ezer,

ezin zinela babestu

bizitzaren desarmonietatik

paisaia jakinen gordelekuetan

—etxean, lagun zaharren ohituretan—;

6.000 euro jokoan

iragana berpiztuko zutelakoan.

 

Non puideron reanimar o aizkolari,

que faleceu sobre as 15:00 horas,

lekuko bakarrak sanitario bi

eta moztu gabe

plazan, eguzkitan

utzi zenituen enborrak,

harean etzanak,

ezer egin gabe ere

kirolaria garaitu zutenak.