Aurkibidea
Aurkibidea
GARAIZ BESTEKO IKARAK
Jadanik desargi den eguna agurtuz
irri egiten dit
mila mendetako gauen jitoan
datorren istorio bizar-zuriak.
Maisu, zer gertatzen da hil ondoren?
Ez dakit!
Zu ez al zara bada jakintsua?
Bai, baina ez nago hilda!
Han zaudenean, jakinen duzu
zer dagoen han.
Orain hemen zaude, eta zaude erne,
hori da eta daukazun ondare bakarra.
Ez aurreratu asmoak,
ez atzeratu begirada,
denbora egia dela sinestea baita
gogoaren gaixotasuna.