Aurkibidea
Aurkibidea
ABIATZEKO ORDUAN
Ez epaitu besteen akatsak;
aldiz, baliatu zeureak
hobeto ezagutzeko.
Zaindu zure usteak,
zeure buruari
kontatzen dizkiozunak,
bizitako zorigaitzari buruz
dugun iritzia
sarritan
mingarriagoa baita
zorigaitza bera baino.
Eta lagunen bat,
etxekoren bat
zurekin haserretzen bada
ez kezkatu,
ez da ezer pertsonala;
euren heldutasuna lortzeko
ezinbestez
jarraitu behar zuten
bidea baino ez baitzara.
Terapia bat
aurkitu dute zuregan
haiek hobeto bizi daitezen.
Onar ezazu sakrifizioa.
Lore baten petaloa
jausten denean
unibertso osoa ikaratzen bada,
onar ezazu duintasunez
zure galera.
Harentzat ez zara lore bat baino gehiago.
Zoaz, abia zaitez
eta bizi
bideak eskainiko dizun guztia;
ez dezazula esan zahartzaroan,
etxeko leihotik mundu osoa
ikus daitekeela
zioenaren hitzak
ulertzera iristen zarenean,
«bizitza» deitu zuten
opari eder hura
zaborretara bota zenuenik.