Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 
Arrotz eta eder
Pako Aristi, 2016

Pako Aristiren bosgarren poema liburua da “Arrotz eta eder”. Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi da xaloki; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea, uste izanik zerbait irabazten edo zerbait galtzen dugula biziaroen kontrakarrean. Nolanahi ere den, poetak gogorarazten digu, arrotz garela herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen dela gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino?

bideoak:
Hitzen Uberan (Poesia Orduak) (2016-09-10)
Sautrela (2016-06-23)
Don Inorrez (2016-05-19)
Don Inorrez (2016-05-19)
Don Inorrez (2016-05-19)
kritikak:
Berez-berez, Igor Estankona, Argia, 2016-06-05
«Aristik sentitzen duena sentitu izan dugu guztiok noiz edo noiz, diferentzia batekin: berak ezagutzen du bihotzaren mintzoa, bat bakarra den unibertsoak hitz egiten duen hori».
Norbanako aratza, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2016-06-11
«Batzuetan iruditu zait poemetan gauzak gehiegi azaltzeko joera dagoela, momentu horien azalpenean argi gelditu dena era esplizituagoan adierazteko joera alegia, indar poetikoaren kaltetan».
Nitasunaren ifrentzuak, Hasier Rekondo, Berria, 2016-06-26
«Aristiren begirada poetikoak, eta politikoak, azken aldian eraso ugari jasan dituen arren, eder eta harro jardun du ahots poetikoaren berreskuratzean, artaldetik kanpo dagoen existentzia sosegatua bidaide».
Zazpi areto gogoetarako, Iker Zaldua, Gara, 2017-07-15
«Poema gehienak laburrak dira, lirikotasunetik hurbilago daude narratibotasunetik baino, baina egia da, oraindik agertzen direla iritzi-artikulu itxurakoak, Aristirengan ekidinezina edo saihestu nahi ez duena, apika».