Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

GALDERAK BEHEKO SUAREN AURREAN

 

 

Zer da amodioa

sexuaren erauntsiak

baretu diren

neguaren atarian?

 

Intxaur-otarre bat, agian,

sukaldeko mahaiaren erdian,

elkarri alerik onenak

zuritzeko isiltasunean?

 

Zer da amodioa,

munduarekiko loturak

askatzeko unea

hurbiltzen ari denean?

 

Laztan-sorta bat, agian?

besaulkiaren gainetik

elkar babesteko

behar larri bat,

azkena?

 

Zer da amodioaz dakiguna?

Zer sentipenak

esaten diguna

teoriez landa

azalaren intziriak

samurtasun bilakatu

dituzten begietan?

 

Zertara dator, orduan,

ezin egote hau,

begi arrotzen ikaretara

hilotz zeudela uste zuten

betazal dardaratien jolasa,

amodioaren antzirudi?

 

Zer da

amodioaren soinekoa

handiegi zaion

misterio erraria,

izen bila dabilena?