Arrotz eta eder
Arrotz eta eder
2016, poesia
136 orrialde
978-84-92468-85-0
azala: Xabi Erratzu
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2014, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 

 

ARS POETICA

 

 

Jakintsu izatea

sinpletasuna galdu gabe;

sakona, baina xume

behar nautenengana.

 

Urrun begiratzen jakitea, gogoak,

baina hurbil adiskideari soa.

 

Jabetza pribatua deuseztea

dena emateko maite ditugunei

eta, ezagutuz gero,

maiteko genituzkeenei.

 

Aberatsa daukanetik gehien

ematen duena baita,

ez gehien daukana.

 

Urrun begiratzen jakitea, azken batean,

hurbil dagoena ikusteko adina.

 

Hitzetan jartzea edertasuna,

baina isiltzen jakitea

dena itsusten duten

topikoen atarian.

 

Ezartzen dizkiguten

neurriak apurtu,

neurri propioekin

bizitzen ikasteko.