Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
FANTASIA BAT
Ume bat behar genuke alboan
erabaki garrantzitsuak
hartzerakoan.
Beti elkarren ondoan
orri inprimatuetan,
Erabakik eta Garrantzitsuk
osatu binomioan
Garrantzitsu da
benetan arriskutsu.
Garrantzitsu, traidore hori,
Erabakiaren atzetik dator,
mozorrotzea du laket
intentzioak ezkutatzeko.
Ikaratzen gaitu
hartua genuen Erabakia
zalantzan jartzeraino.
Bozkario luke
gozamenari uko eginen bagenio
ondorengo zigorren
—eta sarritan imajinazioan
soilik daudenen— beldurrez.
Umeak ez du ezagun
Garrantzitsuren esanahirik.
Behar duena ikasi
eta gainontzekoa
ahanzturaren estoldara
jaurtitzen daki,
eskuzabal dena emateraino,
egoista dena hartzeraino,
gure irudiko izatetik
salbatzen ez badugu
galduko du, oi samin!,
berak gu salbatzeko
zeukan ahalmena.
Neuregan baitakuskit gizakia:
Jakintsuagoa zena
42 urterekin,
osasuntsuagoa 35ekin,
ausartagoa 22rekin,
ameslariagoa 17rekin,
argiagoa 12rekin,
jatorragoa bostekin
sakonagoa hiru urterekin,
isilik munduari begira
egoten nintzenean.
Tximistak izutuko ninduen,
zakur zaunkak, inoiz ez
Garrantzitsuren hozkek.
Zalantza gutxi daukat:
Ume bat behar genuke alboan
edozein erabaki hartzerakoan.