Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
MANDUBIAKO PORTUAN
Erraza da hitz egitea
aberats zarenean
diruaren hutsaltasunaz.
Ezinezkoa, aldiz, jabetzea
indartsu zaudenean
noizbait minik gabe paseatzea
miragarri izan litekeenik.
Maitatua zinenean nola uste
abandonuaren orubean
irribarre bat, dei bat
altxor bihurtuko zirenik.
Zer da katarsia,
pentsamendu ororen
iraungipena ez bada,
itsas orro soila entzuteko?
Zer da estasia
azal biluziaren laztanek
orgasmoaren lilura bera
gainditzen dutenean?
Udaberriak lehertu ditu
hostotza hertsiak
belatz berde eta
lurraren aro lotiak.
Gozatu ditu
zaurien ausikiak,
eta erraza da
ez pentsatzea,
ez oroitzea,
ez hitz egitea.
Idatzi gabe ere
begietara datorren
kolore uholdearen erasoari
zure bizitza bera
eskaintzea.