Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
ELKARTZEKO ORENA
Zure laztanen truke, maitea,
batere zalantzarik ez nuke,
enbata eta kazkabar-jasak
zeharkatuko nituzke
zure begiradaren abegian
pausaleku, babes eta
suaren bila.
Zure muxuen truke, maitea,
merezi luke dena,
tren bat galtzea,
elurte luzeenak abaildutako
negua itxarotea,
ezpain busti
ihintzari irekiak
hurbiltzen ikusteko,
urrundik datorrenak
nola desio duen
tximiniaren beroa.
Eta noizbait balego libre
zure bihotza, maitea,
eta nireak askatuko balitu
iragan-xuxurlen zama guztiak,
sahats baten azpian
elkartuko ginateke, apika,
lehen loreen lurrinean,
bi papogorri ginateke,
bi hosto more,
edo ortzadar betearen kolore
gure begirada seinduetan.
Zu eta ni, besterik ez,
bi izaki xume edo erraldoi,
lehen ezagutzaren egunetik
maitatzearen biluztasunera
dagoen bidaia infinitua
—itxarotea itxaropen bakar—
burutu dutenak.