Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
Aurkibidea
EGUNSENTIAK
MUNDURA ESNATUAK
GERLA ISILAK
BALAK ETA IZARAK
ARROZTU GINTUZTENEI
Galderak beheko suaren aurrean
AROEN LEGEAN
SOSEGUAREN TAUPADAK
BAKARDADEAREN AROAK
Hamazazpi urterekin
deserrotua izan nintzen arte
ez nuen jakin
nor nintzen oso ziur.
Zertarako, norentzako.
Obeditzea neure burua
galtzea zen,
baina ez obeditzeak
haserre-trumoia zekarren.
Hamazazpi urterekin arroztu
eta bat-batean gorpuztu
egin nintzen
munduarekiko,
original,
sortzetik aske,
eta era berean
patu kolektibo
baten aldarteko.
Nor garen
ziur daukatenen
ondotik urruntzea da
zorionaren bide bakarra.
Horretan datza
gure jarrerak xehatu
nahi dituztenen monopolioa:
dohakabe saldo izanen den jendartea,
aiseago birrintzeko
interes batzuen menera.
Ai! zer plazera zeru
urdin baten freskuran
zure jiteko lagun bat,
edo bi, unibertsoa eskura,
ardoa edanez arratsaldea
iraungitzen ikusteko.
Bakarrik egoten ikasi duenak
badaki besteekin ere egoten.
Zorion inposatua ukatu zuenak
dontsuago izanen du berria.
Deserrotu dena izanen da aske
jende asea izutzeko moduan.
Ez baikara inorenak,
orainarenak ez bada.