Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Abigdor Karoren bidaia-liburutik

 

Lur hura

markatu izan dute

hainbat gurutze eta gurutzetxok

bidegurutzeetan

eta elur eta euri

bideetatik gaindi,

basoen

eta pentsamenduen

eta hirien bazterretan.

 

Anitzetatik

Jesukristo dago zintzilikatuta.

Anitz hutsik daude

oraindik.

 

 

 

* Abigdor Karo: Poeta judua (1389-1439). Bere hilobia zaharrena da Pragako hilerri juduan (itzultzailearen oharra).

 

Z cestopisu Abigdora Kára

Zem ta / poznamenána jest / množstvím křížků a křížů / na rozcestích / a podle cest / snĕhu a deštĕ, / v zákoutích lesů / a myslí / a mĕst. // Na mnoha visí / Ježíš Kristus. / Mnoho je prázdných / ještĕ.