Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Bost minutu aire-erasoaz geroztik

 

Plzeň hirian,

Tren-geltokia etorbideko 26. zenbakian

igo zen emakumea hirugarren solairura

etxe guztian tente zirauten

eskailera bakarretatik,

zerura ematen zuen

atea ireki

eta zurrundu egin zen

amildegiaren aurrean.

 

Zeren hemen

bukatu baitzen mundua.

 

Gero

ongi itxi zuen atea, giltzaz,

agian inork

haien sukaldetik

Sirius

edo Aldebaran

har ez zezan,

eskaileretatik jaitsi

eta behealdean eseri zen

zain

etxea berriz

noiz haziko

eta errautsetik senarra noiz itzuliko,

eta haurrak hankatxoetatik noiz lekedatuko.

 

Goizean goiz aurkitu zuten

harri eginda.

Txolarreek ahurra mokokatzen zioten.

 

Pět minut po náletu

V Plzni, / v Nádražní třídě 26 / vystoupila do třetího poschodí / po schodech, které jediné zbyly / z celého domu, / otevřela dveře / vedoucí do nebe, / strnula nad propastí. // Neboť tady / končil svět. // Pak / dobře zamkla, / aby snad někdo nevzal / Siria / nebo Aldebarana / z jejich kuchyně, / sestoupila se schodů / a usedla dole / čekat, / až znovu / naroste dům / a z popela vrátí se muž / a z nožiček slepí se děti. // Ráno ji našli / zkamenělou. / A vrabci jí zobali z dlaní.