Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Basoa

 

Kanbriarraurreko baso batean

non txorien mamuek

granitozko bihiak kraskatzen

eta zuhaitzen estatuek

esku beltzez

hodeiak mehatxatzen dituzten,

 

bat-batean

dira burrunbak aditzen

historia

errotik aterako balitz bezala,

 

belarra laztu egiten da,

harritzarrek dar-dar dagite,

arrailtzen da lur azala

 

eta hazten

 

esnegorria,

 

bizitza bezain neurrigabea,

bizitza bezain neurrigabeak diren

mila milioi zelulaz betea,

 

betierekoa,

urtsua,

 

mundu honetan estreinako aldiz

 

eta azkenekoz.

 

Les

V prahorním lese, / kde duchové ptáků / louskají zrníčka žul / a sochy stromů / černýma rukama / hrozí oblakům, // pojednou / ozývá se dunĕní, / jako by historie / se vyvracela z kořenů, // tráva se ježí, / balvany otřásají, / praská zemský povrch // a vyrůstá // hřib, // nesmírný jako život, / naplnĕný miliardami bunĕk / nesmirných jako život, // vĕčný / vodnatý, // poprvé na tomto svĕtĕ // a naposled.