Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Maitasuna

 

Bi mila zigarro.

Berrehun kilometro

hormatik hormara.

Elurra baino hutsalagoa den

beila-betikotasun bat eta erdi.

 

Hitz tonak,

pterodaktiloek harean utzitako

hatzak bezain zaharrak.

 

Izkiriatu ez ditugun ehun liburu.

Eraiki ez ditugun ehun piramide.

 

Zarama.

Hautsa.

 

Munduaren hasieran bezalako

mingostasuna.

 

...

 

Benetan diotsuet:

ederra izan zen.

 

Láska

Dva tisíce cigaret. / Dvě stě kilometrů / od stěny ke stěně. / Půldruha věčnosti bdění / nad sníh marnějšího. // Tuny slov / starých jako stopy / ptakoještěrů v písku. // Sto knih, které jsme nenapsali. / Sto pyramid, které jsme nepostavili. // Smetí. / Prach. // Hořko / jako na počátku světa. // ... // Vpravdě pravím vám: / bylo to krásné.