Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Poloaren konkista

 

Urratsak,

urratsak zoladuratik,

parketetik,

hormigoitik,

betiereko izotzetik.

 

Urratsak motxila bizkarrean eramanda.

Urratsak eguzkia

buru gain-gainean edukita.

 

Urratsak

menditik mendira,

hegazkinetik lerara,

kanpadendatik kanpadendara,

ekipo elektrogenotik ekipo elektrogenora,

torlojutik torlojura,

gosaritik bazkarira.

 

Urratsak

gauetik goizera.

 

Atzo

Edmund Hillary Hego Polora iritsi zen.

 

Dobytí pólu

Kroky. / Kroky po dláždění, / po parketách, / po betonu, / po věčném ledu. // Kroky s ruksakem na zádech. / Kroky se sluncem / těsně nad hlavou. // Kroky / od hory k hoře, / od letadla k saním, / od stanu k stanu, / od agregátu k agregátu, / od šroubku k šroubku, / od snídaně k obědu. // Kroky / od noci ke dni. // Včera / Edmund Hillary došel na jižní pól.