Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Barnerako bidaia

 

Mintzairaren iturrietara bidean

luzaro ibili zineten noraezean

harrien ordez begi irekiak dautzan gauerdiko lurraldean.

Gero bidea amildu zen izotza potxingoan legez,

eta erori egin zineten. Milaka urte.

 

Amaraunezko sototxo

idor leihogabe batean

zeundeten. Sabaian

bizpahiru berbatxo elbarri kuzkurtzen ziren

(ni... kanpo... berde)

eta zoruan ulua zebilen

biraka.

 

Ate-danbatekoa jo zenuten eta ospa.

Agian barnea, esan zenioten elkarri,

barnea, beharbada, kanpoan egongo da.

 

Cesta do nitra

Na cestě k pramenům řeči / dlouho jste bloudili půlnoční krajinou, kde / místo kamenů leží otevřené oči. / Pak se cesta propadla jako led na kaluži / a padali jste. Pár tisíc let. // Octli jste se / v pustém pavučinovém sklípku bez / oken. U stěny se krčila dvě / tři mrzáčková slůvka / (já... pryč... zeleno) / a po podlaze se válelo / skučení. // Zaklapli jste a mazali zpátky. / Nitro asi, říkali jste si, / nitro bude snad venku.