Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Napoleon

 

Haurrok, noiz jaio zen

Napoleon Bonaparte,

maisuak galde.

 

Duela mila urte, diote haurrek.

Duela ehun urte, diote haurrek.

Iaz, diote haurrek.

Inork ez daki.

 

Haurrok, zer egin zuen

Napoleon Bonapartek,

maisuak galde.

 

Gerra irabazi, diote haurrek.

Gerra galdu, diote haurrek.

Inork ez daki.

 

Nire auzoko harakinak txakur bat zeukan,

dio Patxikok,

Napoleon zuen izena.

 

Harakinak jo egiten zuen eta txakurra

gosez hil zen

iaz.

 

Eta haur guztiek erruki diote orain

Napoleoni.

 

Napoleon

Děti, kdy se narodil / Napoleon Bonaparte, / ptá se učitel. // Před tisíci lety, říkají děti. / Před sto lety, říkají děti. / Loni, říkají děti. / Nikdo neví. // Děti, co udělal / Napoleon Bonaparte, / ptá se učitel. // Vyhrál válku, říkají děti. / Prohrál válku, říkají děti. / Nikdo neví. // U nás měl řezník psa, / říká František, / jmenoval se Napoleon. // Řezník ho bil a pes umřel / hlady / před rokem. // A všem dětem je teď líto / Napoleona.