Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz

 

Albert Einsteini, solasean

    (Knowledge is discovering

    what to say) — solasean, bada,

    Paul Valeryrekin,

galdetu zion honek:

 

Einstein jauna, nola egiten duzu lan

    zeure pentsamenduekin? Bururatu ahala

    apuntatzen dituzu?

    Ala gauera arte

    itxaroten duzu? Ala biharamun goizera arte?

 

Albert Einsteinek arrapostu:

    Valery jauna, gure lanbidean

    hain dira bakanak pentsamenduak, ezen

    inork baten bat aurkitzen duenean

    ez baitu, ziur, ahaztuko.

 

Ezta urtebetean ere.

 

Stručná úvaha o teorii relativity

Albert Einstein, rozmlouvaje — / Knowledge is discovering / what to say) — rozmlouvaje tedy / s Paulem Valérym, / byl tázán: // Pane Einsteine, jak vy pracujete / se svými myšlenkami? Poznamenáte si je / hned, jak vás napadnou? / Nebo až / večer? Či ráno? // Albert Einstein odvětil: / Pane Valéry, v našem řemesle / jsou myšlenky tak vzácné, že / když už člověk nějakou dostane, / určitě ji nezapomene // Ani za rok.