Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Mikroskopioan

 

Hemen ere badira paisaia ameslari,

ilargitar, abandonatuak.

Hemen ere badira osteak,

infanteria-soldaduak.

Eta zelulek, borrokalari,

munduan dagoen guztiagatik

dute bizia ematen.

 

Hemen ere badira hilerriak,

loria eta elurra.

Eta harrabotsa dantzut,

egoera neurrigabeen orroa.

 

V mikroskopu

I tady jsou krajiny snící, / měsíční, opuštěné. / I tady jsou zástupy / polem pracující. / A buňky, bojovníci, / pro všechno na světě / životy kladou. // I tady jsou hřbitovy / sláva a sníh. / A slyším hukot, / bouření stavů nesmírných.