Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Hegalak

 

Balearen

anatomia

mikroskopikoa

dugu

horrek

gizakiari

segurtasuna

ematen dio.

 

   William Carlos Williams

 

Mikrobioentzako

unibertsoaren mapa

dugu,

unibertsoarentzako

mikrobio baten mapa

dugu.

 

Mikroprozesagailuzko

xake-maisu bat

dugu.

 

Baina, batez ere,

indarra dugu

ilarrak garbitu,

ahurretan ura eraman

eta sofa pean

ordu luzez

torlojutxo egokia bilatzeko.

 

Horrek

hegalak

ematen ditu.

 

Křídla

Máme / mikroskopickou / anatomii / velryby / to / člověku / dodává / jistoty / William Carlos Williams // Máme / mapu vesmíru / pro mikroby, / máme / mapu mikroba / pro vesmír. // Máme / velmistra šachu / z mikropocesorů. // Ale hlavně / máme sílu / přebírat hrách, / přenášet vodu v dlaních, / hodiny hledat / ten pravý šroubek / pod otomanem — // To / dává / křídla.