Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Arkimedes sastakatu zuen kaporala

 

Inpaktu ausartaz

hil zituen zirkulua, tangentea,

eta lerro paraleloen elkargunea

infinituan.

 

Laurdentze

zigorpean

debekatu zituen zenbakiak

hirutik gora.

 

Sirakusan orain

filosofo-eskola bateko nagusia da,

bi milurtekoz dago

alabarda batean eserita

eta idazten du:

 

bat bi

bat bi

bat bi

bat bi

 

Kaprál, který probodl Archiméda

Smělým zásahem / zabil kruh, tečnu / a průsečík rovnoběžek / v nekonečnu. // Pod trestem / rozčtvrcení / zakázal čísla / od tří výše. // V Syrakusách teď / velí škole filozofů, / druhé tisíciletí / sedí na halapartně / a píše: // ráz dva / ráz dva / ráz dva / ráz dva