Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Bataio-agiria

 

Jaiotza-eguna, bataio-eguna.

Giltza emandako pendulu-erlojua,

atea eror ez dadin

giltzaz itxitako armairua.

Ezkon-ohea, erlijio

utrakista, ardoa udazkeneko ekaitzetan

ozpin ez dadin. Kapilau beltza zozoa bezain,

isipua, abendu-meza.

Hiru kilo hogei,

azal gorrizta, ikterizia apur bat duena,

ile alferra. Eta orroa.

Bi milioi eta bostehun urteko adina.

Zahartzaroan baino ez dugu

ehun gutxi batzuetara murriztuko,

gure zelulek ez dute-eta

gehiagotarako ematen.

 

Křestní list

Den narození – den křtu. / Pendlovky nataženy, / skříň uzamčena, aby / nevypadly dveře. / Lože manželské, vyznání / pod obojí, aby nezkyslo víno / za podzimní bouřky. Kaplan černý jako kos, / kropenka, roráty. / Tři kila dvacet, / kůže růžová, mírně ikterická, / vlásek lenivý. A řev. / Stáří dva milióny pět set let. / Až k stáru to stáhneme, / na pár stovek, / protože na víc už / nemáme buňky.