
Aurkibidea
Aurkibidea
Aldiriak
Ilintiak zirtaka arratsean
eta txinpartatu dira
bi zigarreta putzu batean itota.
Ur-aho ilunen artean
ez du oihartzunik
zure irri gorriak:
irekitzen ditu
gizatasun primitiboaren misterioak.
Berandu gabe
hasiko da alarauka fabrikako sirena:
soslai etzanek, arineketan,
pasabideak
tarratatuko dizkiote lanbroari.
Habe-masa
ilunak: eta isiltasunaren zamak
bukatu gabeko etxeen artean
astun garamatza
lokatzetan,
azken kale-argiaren
oinetan.
Milan, 1936ko urtarrilaren 19a
Periferia
Lampi di brace nella sera: / e stridono / due sigarette spente in una pozza. // Fra lame d’acqua buia / non ha echi / il tuo ridere rosso: / apre misteri / di primitiva umanitą. // Fra poco / urlerą la sirena della fabbrica: / curvi profili in corsa / schiuderanno / laceri varchi nella nebbia. // Oscure / masse di travi: e il peso / del silenzio tra case non finite / grava con noi / sulla fanghiglia, / ai piedi / dell’ultimo fanale.