Poesia kaiera
Poesia kaiera
Antonia Pozzi
itzulpena: Joannes Jauregi
2025, poesia
64 orrialde
978-84-19570-53-6
Antonia Pozzi
1912-1938
 
 

 

Otoitza

 

Jauna, zuk sentitzen duzu

ez zaidala bozik geratzen

berriz ahoskatzeko

zure kantu sekretua.

Jauna, argi ikusten duzu

ez zaidala begirik geratzen

zure zeruetarako, zure hodeien

kontsolamendurako.

 

Jauna, nire negarraren truke

eman tanta bat Zu

berpitz nadin.

Bai baitakizu, Jauna,

aspaldiko garai batean

neuk ere izan nuela bihotzean

aintzira bat, aintzira handi bat,

Zure ispilu.

Baina edan zen nire ur guztia,

ene Jainko,

eta orain bihotzaren barrena

haitzulo huts bat da,

Zure itsu.

 

Jauna, nire negar guztiaren truke,

emadazu tanta bat Zu,

berpitz nadin.

 

1932ko urriaren 20a

 

Preghiera

Signore, tu lo senti / ch’io non ho voce più / per ridire / il tuo canto segreto. / Signore, tu lo vedi / ch’io non ho occhi più / per i tuoi cieli, per le nuvole tue / consolatrici. // Signore, per tutto il mio pianto, / ridammi una stilla di Te / ch’io riviva. / Perché tu sai, Signore, / che in un tempo lontano / anch’io tenni nel cuore / tutto un lago, un gran lago, / specchio di Te. / Ma tutta l’acqua mi fu bevuta, / o Dio, / ed ora dentro il cuore / ho una caverna vuota, / cieca di Te. // Signore, per tutto il mio pianto, / ridammi una stilla di Te, / ch’io riviva.