
Aurkibidea
Aurkibidea
Baserria
Kontzentrikoa belar
ebakiaren printza bat
baserriaren inguruan —
badirudi lurrean
ispilatu nahi duela
zerua
besarkatzen duten
tontorren jira —
Sarrera beltzaren ondoan
bi neska koskor
esne-kaikuari so daude —
bata barrez —
Mendiak — haien aurrean
arrats barean —
aingeru handi bat bide dago,
zeinak hegalak itxi
eta aurpegia gorde baitu otoitzean —
1933ko irailaren 12a
La grangia
Concentrica una frangia / d’erbe recise / circonda la grangia ― / pare che voglia / rispecchiare in terra / il cerchio di cime / che serra / il cielo ― // Presso la nera soglia / due bambine / guardano un bricco di latte ― / una ride ― // La montagna ― davanti a loro / nella quieta sera ― / sembra un grand’angelo / con chiuse le ali / e il viso nascosto in preghiera ―