
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Nire hileta
Gure etxeko patiotik landa lurperatuko nauzue?
Nola jaitsiko nauzue hirugarren solairutik?
Hilkutxa ez da igogailuan kabitzen,
eta eskailerak estuegiak dira.
Baliteke gure patioan eguzki betea eta usoak egotea,
agian elurra eta haurren txilioak ariko du,
agian euriak zorua bustiko du.
Eta betiko legez zaborrontziak patioan egongo dira.
Hemen ohitura duten legez hil-autora ahoz gora sartzen banaute,
baliteke usoren batek kopetan kaka egitea: zori onaren seinale.
Musika bandarik ez baletor ere haurrak nituzke inguruan,
ezaguna baita haurrek jakin-min handia dutela hildakoekiko.
Gure sukaldeko leihoak ez dit begirik kenduko.
Balkoiak lagun egingo dit esekitako arropa eta guzti.
Ez dakizue jakin zeinen zoriontsua izan naizen patio honetan.
Nire patioko auzokideok, luzaz bizi zaiteztela...
Moskun, 1963ko apirilean
CENAZE MERASİMİM
Bizim avludan mı kalkacak cenazem? / Nasıl indireceksiniz beni üçüncü kattan? / Asansöre sığmaz tabut, / merdivenlerse daracık. // Belki avluda dizboyu güneş ve güvercinler olacak, / belki kar yağacak çocuk çığlıklarıyla dolu, / belki ıslak asfaltıyla yağmur. / Ve avluda çöp bidonları duracak her zamanki gibi. // Kamyona, yerli gelenekle, yüzüm açık yükleneceksem, / bir şey damlayabilir alnınla bir güvercinden : uğurdur. / Bando.gelse de, gelmese de çocuklar gelecek yanıma, / meraklıdır ölülere çocuklar. // Bakacak arkamdan mutfak penceremiz. / Balkonumuz geçirecek beni çamaşırlarıyla. / Ben bu avluda bahtiyar yaşadım bilemediğiniz kadar. / Avludaşlarım, uzun ömürler dilerim hepinize...